Ostiral honetan Irungo tximeleten museoan egon ginen, hortxe Manuel ezagutu genuen, tximeleten aditua benetan .
Berarekin, tximeleten hainbat berezitasun ezagutu genuen, haien artean, arrak emeak baino bi egun lehenago jaiotzen direla, emeek antenak zuriak dituztela, eta arrek, aldiz beltzak.
Beste aldetik, tximeleta batzuk egun bat, 2 egun edo aste bete bizi dira, baina beste batzuk 5 hilabete bizi daiteke.
Hegoetan ere desberdinak dira. Eguneko tximeletak hegoak tolestu daitezke, gauekoak, aldiz, ezin dute.
Ikusten duzuenez gauza mordo bat ikasi genuen, pena izan da ezin izan genituen argazkiak atera, oso politak direlako, gainera mundu osotik daude, hori bai, handienak eta koloretsuak, Ekuador inguruan daudenak dira.
Denbora badaukazue hurbildu, merezu du.
Beste aldetik, ailegatu ginenean euria zuenez, liburutegira joan ginen, bai polita zela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina