2018-01-10

EUSKERA KANPAINA

IHAUTERIAK  otsailean ospatzen direnez, lehenbailehen jakin behar dugu ze gaia aukeratuko dugun, horretarako, euskera kanpaina  aprobetxatuz tailer txiki bat antolatu dugu 2. zikloko gela batean.

Lehenengo egunean, horma-irudi batzuk egin dituzte solairu desberdinetan jartzeko. Aldi berean, hiru kutxa ere apaindu ditugu botoak sartzeko.

Bigarren egunean, horma-irudiak eta kutxak  beren lekuetan utzi ditugu, gainera , gelaz gela joan gara botoak non sartu behar duten  zaltzera.

 Botoak kontatu eta taula batean sartu ditugu. Hori egin ostean, badakigu gure gaia zein izango den: MARRAZKI BIZIDUNEN PERTSONAIAK.


Hirugarren egunean, amaitzeko, kartelak egin ditugu, ikasle eta irakasle guztiek jakiteko ze gaia atera den.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina